96. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

733/2021 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa aldatzen duena”, Gobernu Kontseiluak 2021eko martxoaren 30ean hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.

Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekreturen bidez onetsi ziren Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2021eko martxoaren 30ean hartutako erabakia argitaratzeko. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa aldatu da.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez —zeina urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen—, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2021eko martxoaren 2an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 48. zenbakian, errektoreak otsailaren 1ean emandako 153/2021 Ebazpenaren bidez.

Zerbitzu eta unitate organiko batzuek hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2021eko martxoaren 30ean egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den oroitidazkian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek 2021eko maiatzaren 1ean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko martxoaren 30ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

Oroitidazkia: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko
eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak

2021. Urteko ekitaldia

A.–SORTZEN DIREN LANPOSTUAK

Lanpostu hauek sortu dira:

Ikerketa errektoreordetza / Ikerketa zerbitzua / Laguntzen eta deialdien atala.

–Kudeaketaria O.L.

  • Maila: B.
  • Lanpostuaren zk.: 851.
  • Hizkuntza: Ingelesa (C1).
  • Lanaldia: Goizez.
  • Herria edo hiria: Iruñea.
  • Bateraezintasunaren osag.: % 35.
  • Lanpostuaren osag.: % 6,73.

Justifikazioa: Ataleko plantilla egokitzea benetako beharretara eta egiten diren eginkizunetara. Eginkizunak eta gestioak ingelesez egitea.

Ikerketako errektoreordetza / Ikerketa zerbitzua / -- / Doktoretza eskola.

–Kudeaketaria O.L.

  • Maila: B.
  • Lanpostuaren zk.: 852.
  • Hizkuntza: Ingelesa C1.
  • Lanaldia: zatitua.
  • Herria edo hiria: Iruñea.
  • Bateraezintasunaren osag.: % 35.
  • Lanpostuaren osag.: % 6,73.

Justifikazioa: Doktoretza Eskolako zuzendaritzak eskatuta, antolaketa egokia ahalbidetzea, eta eginkizun ez-administratiboak hartzea. Eginkizunak eta gestioak ingelesez egitea.

Ikerketa errektoreordetza / Liburutegi zerbitzua.

–Teknikaria O.L. (Liburutegiak).

  • Maila: A.
  • Lanpostuak: 2.
  • Lanpostuaren zk.: 853 eta 854.
  • Lanaldia: Goizez.
  • Herria edo hiria: Iruñea.
  • Bateraezintasunaren osag.: % 35.
  • Lanpostuaren osag.: % 6,88.

Justifikazioa: Unibertsitateko liburutegiek aurre egin beharreko erronka berriei erantzutea; horretarako, trebakuntza tekniko handiagoa behar da.

Ikerketa errektoreordetza / Liburutegi zerbitzua.

–Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzailea (Liburutegiak).

  • Maila: C.
  • Lanpostuak: 2.
  • Lanpostuaren zk.: 855 eta 856.
  • Lanaldia: Goizez (855) eta arratsaldez (856).
  • Hizkuntza: Euskara C1.
  • Herria edo hiria: Iruñea.
  • Mailaren osag.: % 12.
  • Lanpostuaren osag.: % 14,20.

Justifikazioa: Erabiltzaileei arreta eskaintzea gero eta konplexuagoak diren informazio-kontsultetan eta profil teknikoa behar duten liburutegiko informazio-tresnak erabiltzean, ikasle- eta gordailu-aretoko bildumak katalogatzen eta kudeatzen laguntzeko.

Unibertsitate proiekzioko, kulturako eta dibulgazioko errektoreordetza / Unibertsitate zabalpenaren eta gizarte erantzukizunaren atala.

–Kudeaketaria O.L.

  • Maila: B.
  • Lanpostuaren zk.: 857.
  • Lanaldia: Goizez.
  • Herria edo hiria: Iruñea.
  • Bateraezintasunaren osag.: % 35.
  • Lanpostuaren osag.: % 6,73.

Justifikazioa: Atalean balio erantsi handiagoko lana egiteak –jardueretan izena emateko eta ordaintzeko prozesuak gero eta gehiago digitalizatzen ari dira–, eta beste prozesu batzuetan administrazio elektronikoa garatzen hasi izanak gero eta beharrezkoagoa egiten dute plangintza- eta analisi-lana.

Garapen digitaleko errektoreordetza / Informatika zerbitzua / Erabiltzaileari laguntzeko atala / -.

–Kudeaketaria O.L. (Informatika Zerbitzua).

  • Maila: B.
  • Lanpostuak: 3.
  • Lanpostuaren zk.: 858, 859 eta 860.
  • Lanaldia: 2, lanaldi zatitukoak (858 eta 859); 1, goizekoa (860).
  • Herria edo hiria: Iruñea.
  • Bateraezintasunaren osag.: % 35.
  • Lanpostuaren osag.: % 6,73.

Justifikazioa: Plantillaren kualifikazioa egungo beharretara egokitzea.

B.–LANALDIAREN ALDAKETA

B.1. Lanpostuen lanaldiaren aldaketa

Lanpostu hauen lanaldia aldatu da:

Ikerketa errektoreordetza / liburutegi zerbitzua.

POSTUA

HASIERAKO LANALDIA

AZKENEKO LANALDIA

822

Zerbitzuetako ofiziala

Arratsaldez

Txandakako lanaldia

838

Zerbitzuetako ofiziala

Arratsaldez

Txandakako lanaldia

839

Zerbitzuetako ofiziala

Arratsaldez

Txandakako lanaldia

Justifikazioa: liburutegiko lanpostu berdinetako lanaldiak egokitzea.

B.2. Lanpostuen atxikipenaren aldaketa

Lanpostu hauen lanaldia aldatu da:

Kudeatzailetza /-/-/ -.

POSTUA

HASIERAKO ATXIKIPENA

AZKEN ATXIKIPENA

472

Administraria O.L.

Kudeatzailetza / antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua / Kudeaketa hobetzeko atala / Ikastegiak eta sailak koordinatzeko unitatea

Kudeatzailetza /-/-/ -

386

Administraria O.L.

Kudeatzailetza / antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua / kudeaketa hobetzeko atala / ikastegiak eta sailak koordinatzeko unitatea

Kudeatzailetza /-/-/ -

773

Administraria O.L.

Kudeatzailetza / antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua / kudeaketa hobetzeko atala / ikastegiak eta sailak koordinatzeko unitatea / administrazio laguntzako 2. Unitatea

Kudeatzailetza /-/-/ -

415

Administraria O.L.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua / Kudeaketa hobetzeko atala / Ikastegiak eta sailak koordinatzeko unitatea / Administrazio laguntzako 6. Unitatea

Kudeatzailetza /-/-/ -

Justifikazioa: Antolaketaren berregituratze orokorra.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua / Kudeaketa hobetzeko atala / Ikastegiak eta sailak koordinatzeko unitatea / administrazio laguntzako 2. Unitatea.

POSTUA

HASIERAKO ATXIKIPENA

AZKEN ATXIKIPENA

737

Administraria O.L.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua

Kudeatzailetza / antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua / Kudeaketa hobetzeko atala / Ikastegiak eta sailak koordinatzeko unitatea / Administrazio laguntzako 2. Unitatea

Justifikazioa: Egungo plantilla zerbitzuen egoerara egokitzea.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua.

POSTUA

HASIERAKO ATXIKIPENA

AZKEN ATXIKIPENA

780

Administraria O.L.

Kudeatzailetza / antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua / kudeaketa hobetzeko atala / Ikastegiak eta sailak koordinatzeko unitatea

Kudeatzailetza / Antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua

Justifikazioa: Egungo plantilla zerbitzuen egoerara egokitzea.

Kudeatzailetza / -- / Azpiegitura, lan osasun eta zerbitzu orokorretako zerbitzua.

LANPOSTUA

HASIERAKO ATXIKIPENA

AZKEN ATXIKIPENA

781

Administraria O.L.

Kudeatzailetza / antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua / kudeaketa hobetzeko atala / Ikastegiak eta sailak koordinatzeko unitatea / administrazio laguntzako 5. Unitatea

Kudeatzailetza / -- / Azpiegitura, lan osasun eta zerbitzu orokorretako zerbitzua

Justifikazioa: Prozesu- eta prozedura-dokumentazio berriari dagokionez, administrazio-laguntzaren beharra areagotzea etengabe, bai eta zerbitzu-kontratuak gainbegiratzeko, hiru administrazio-unitateetako larrialdien kudeaketan laguntzeko, ikasgelak esleitzeko, stockak kudeatzen laguntzeko eta zerbitzuan egin beharreko antzeko beste jarduera batzuetarako dokumentazioa prestatzea ere.

C.–LANPOSTUEN AMORTIZAZIOA

Lanpostu hauek amortizatu dira:

Ikerketako errektoreordetza / I kerketa zerbitzua.

–Administraria O.L.

  • Maila: C.
  • Lanpostuaren zk.: 791.

Justifikazioa: Plantillaren egitura benetako beharretara egokitzea, beste maila batzuetako lanpostu berriak sortu eta gero.

Ikerketako errektoreordetza / Ikerketa zerbitzua / -- / Doktoretza eskola.

–Administraria O.L.

  • Maila: C.
  • Lanpostuaren zk.: 759.

Justifikazioa: Plantillaren egitura benetako beharretara egokitzea, beste maila batzuetako lanpostu berriak sortu eta gero.

Unibertsitate proiekzioko, kulturako eta dibulgazioko errektoreordetza / Unibertsitate zabalpenaren eta gizarte erantzukizunaren atala / Kulturako eta kiroletako unitatea.

–Administraria O.L.

  • Maila: C.
  • Lanpostuaren zk.: 784.

Justifikazioa: Atalean balio erantsi handiagoko lana egiteak –jardueretan izena emateko eta ordaintzeko prozesuak gero eta gehiago digitalizatzen ari dira–, eta beste prozesu batzuetan administrazio elektronikoa garatzen hasi izanak ez dute hain beharrezkoa egiten administrazio lana.

Ikerketa errektoreordetza / Liburutegi zerbitzua / Erosketen atala / Banakako argitalpenen bulegoa.

–Administraria O.L.

  • Maila: C.
  • Lanpostuaren zk.: 750.

Justifikazioa: inprimatutako bildumaren administrazio eta kudeaketa lanak gutxiagotzea dakar administrari lanpostua gutxiago badu eta hori karga jendeari harrera egiteko eginkizunekin eta liburutegiko prozesuei laguntzeko beste zerbitzu batzuekin konpentsatuta badago, eta horiek dira bere hasierako laneko eginkizunak.

Ikerketa errektoreordetza / Liburutegi zerbitzua.

–Administraria O.L.

  • Maila: C.
  • Lanpostuaren zk.: 753.

Justifikazioa: inprimatutako bildumaren administrazio eta kudeaketa lanak gutxiagotzea dakar administrari lanpostua gutxiago badu eta hori karga jendeari harrera egiteko eginkizunekin eta liburutegiko prozesuei laguntzeko beste zerbitzu batzuekin konpentsatuta badago, eta horiek dira bere hasierako laneko eginkizunak.

Ikerketa errektoreordetza / Liburutegi zerbitzua / Bibliografia kontrolerako atala.

–Zerbitzuetako ofiziala.

  • Maila: C.
  • Lanpostuaren zk.: 823, 824, 825, 827 eta 828.

Justifikazioa: Erabiltzaileei arreta ematea gero eta konplexuagoak diren informazio-kontsultetan eta profil teknikoa behar duten liburutegiko informazio-tresnak erabiltzean, ikasle- eta gordailu-aretoko bildumak katalogatzen eta kudeatzen laguntzeko. Hortaz, ez dago lanpostu horiek berregokitu beharrik.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua / Kudeaketa hobetzeko atala / Ikastegiak eta sailak koordinatzeko unitatea.

–Administraria O.L.

  • Maila: C.
  • Lanpostuaren zk.: 378.

Justifikazioa: Antolaketaren berregituratze orokorra.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua / Kudeaketa hobetzeko atala / Ikastegiak eta sailak koordinatzeko unitatea / Administrazio laguntzako 1. Unitatea.

–Administraria O.L.

  • Maila: C.
  • Lanpostuaren zk.: 369, 769, 801.

Justifikazioa: Antolaketaren berregituratze orokorra.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua / Kudeaketa hobetzeko atala / Ikastegiak eta sailak koordinatzeko unitatea / Administrazio laguntzako 2. Unitatea.

–Administraria O.L.

  • Maila: C.
  • Lanpostuaren zk.: 362 eta 772.

Justifikazioa: Antolaketaren berregituratze orokorra.

Kudeatzailetza / antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua / Kudeaketa hobetzeko atala / Ikastegiak eta sailak koordinatzeko unitatea / Administrazio laguntzako 3. Unitatea.

–Administraria O.L.

  • Maila: C.
  • Lanpostuaren zk.: 805.

Justifikazioa: Antolaketaren berregituratze orokorra.

Kudeatzailetza / antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua / Kudeaketa hobetzeko atala / Ikastegiak eta sailak koordinatzeko unitatea / Administrazio laguntzako 5. Unitatea.

–Administraria O.L.

  • Maila: C.
  • Lanpostuaren zk.: 381.

Justifikazioa: Antolaketaren berregituratze orokorra.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua / Kudeaketa hobetzeko atala / Ikastegiak eta sailak koordinatzeko unitatea / Administrazio laguntzako 6. Unitatea.

–Administraria O.L.

  • Maila: C.
  • Lanpostuaren zk.: 808.

Justifikazioa: Antolaketaren berregituratze orokorra.

Garapen digitaleko errektoreordetza / Informatika zerbitzua / Erabiltzaileari laguntzeko atala / -.

–Ofizial teknikoa (Informatika Zerbitzua).

  • Maila: C.
  • Lanpostuaren zk.: 337, 341 eta 344.

Justifikazioa: Antolaketaren berregituratze orokorra.

Iragarkiaren kodea: F2105199