95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2020ko aurrekontuko 12. eta 13. aldaketak. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2021eko apirilaren 7ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako aldaketa hauek egitea 2020ko gastu-aurrekontuan:

12/2020 aurrekontu-aldaketa: 30.557,94 euroko kreditu-gehigarriaren espedientea, eguzki-panelen instalaziorako, “1-9200-6220001 Eguzki panelen proiektua eta instalazioa” gastu-partidan; zenbateko bereko energia efizientziarako dirulaguntzarekin finantzatuko da.

13/2020 aurrekontu-aldaketa: 6.244,09 euroko aparteko kredituaren espedientea, “1311022199 Bestelako hornidurak” gastu-partidan. Zenbateko bereko COVID-19rako aparteko funtsaren bidez (Toki ogasunen funtsa) finantzatuko da.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Tebas-Muru Artederretan, 2021eko apirilaren 12an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2105838