95. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2021eko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2021 aldaketa egitea Udalaren 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean. Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik batere jaso.

Horrenbestez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru-dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu-gehigarria:

GASTUAK:

PARTIDA

IZENA

1-34201-62900

Belar artifizialeko futbol zelaia

360.000,00

1-15330-62400

Udal ibilgailuak. Erratz-makina

23.000,00

1-92001-6200002

España plazako etxea erostea

103.000,00

BATURA

486.000,00

DIRU-SARRERAK:

Finantzabideak:

PARTIDA

IZENA

1-87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

486.000,00

BATURA

486.000,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2021eko apirilaren 13an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2105898