94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

2021. urteko aurrekontua gauzatzeko oinarrien aldaketa.
Hasierako onespena

Arruazuko Udalak, 2021eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, 2021. urteko aurrekontua gauzatzeko oinarriak aldatzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak (2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen foru lege hori, abenduaren 31n) Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 200., 214., 216., 219. eta 227. artikuluetan eragindako aldaketaren arabera.

Beraz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hura garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera, erabaki hau behar bezala argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-taulan, aldizkari horretan argitaratzen denetik 15 egun baliodunez jendaurrean jarriz, herritarrek egoki iritzitako oharrak, kexak edo alegazioak egin ditzaten.

Epe horretan, edozein interesdunek aztertu ahal izango du udal-bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak egin

Epe hori igaro eta alegaziorik aurkeztu ez bada, 2021eko aurrekontua gauzatzeko oinarrien aldaketa behin betikotzat joko da, eta aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, indarrean jartzeko.

Erreferentziako espedientea Udal Idazkaritzan egongo da interesa duten pertsonen eskura.

Arruazun, 2021eko apirilaren 14ean.–Alkatea, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L2106096