89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK 61/2021 Ebazpenaren aurka, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buruak urtarrilaren 25ean emana, zeinaren bidez onesten baita osasun publikoko ikuskatzaileen (albaitariak) 6 lanpostu betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda (deialdia onetsi zen Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 2an eman 229/2020 Ebazpenaren bidez).

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan osasun publikoko ikuskatzaileen (albaitariak) 6 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian Francisco Javier García Ullatek, María Yolanda Gregorio Lópezek eta Carlos Sánchez Ratiak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 25eko 61/2021 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitzen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori 2021eko otsailaren 11ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Aplikatuz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa, jarritako errekurtsoaren kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2021eko apirilaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2105702