89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Ordenantza, udal hilerriaren erabilera arautzen duena.
Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2021eko martxoaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan xedatuari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta gero, bizilagunek eta interesdun legitimoek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Espediente osoa udal idazkaritzan egonen da.

Dena dela, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murillo el Fruton, 2021eko martxoaren 29an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2105296