89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Desafektazioa, herri-lurrean karga eratzeko eta ubide-zortasun ezartzeko

Iguzkitzako Kontzejuko Batzarrak, 2021eko otsailaren 20an egin bilkuran, hasiera batez eta aho batez onetsi zuen herri-lurrean karga-tasa eratzeko eta kolektorerako ubide-zortasuna ezartzeko desafektazioaren espedientea, Iguzkitzako 4. poligonoko 831. lurzatian, “La Relaza” alderdian.

Desafektazioaren xedea da, karga-tasa eratzea eta ubide zortasuna sortzea, guztira 7,16 m-ko luzerarekin eta 3,00 metroko zabalerarekin, 21,48 m²-ko zortasuna sortzeko Iguzkitzako Kontzejuaren herri-lurrean. Eremu 1ean banatuko da zortasuna, La Relaza alderdian, igerilekuetatik hondakin uren araztegira (HUA) kolektorea egiteko, Jurramendiko Mankomunitateak sustatuta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egongo da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betiko erabaki bilakatuko da.

Aurreko tramiteak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atalera, onets dezan. Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Iguzkitzako Kontzejuan, 2021eko martxoaren 10ean.–Kontzejuko burua, Raúl Galdeano Álvarez.

Iragarkiaren kodea: L2105279