89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko aurrekontuaren 2. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi eta argitara ematen da aurrekontuaren aldaketa hori, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuan xedatuarekin (foru dekretu horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA
(eurotan)

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

45.000,00

Goititzea gastu-aurrekontuan:

PARTIDA

ZENBATEKOA
(eurotan)

Baso didaktikoa: bidexka hezigarriak eta aparkalekuaren baso-birmoldaketa

45.000,00

Muetzen, 2021eko martxoaren 29an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2105205