89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

957/2021 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Enara Paisán Fernández andrea funtzionario izendatzen baita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen administrarien ehun eta hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren ondorioz, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 31n emandako 1490/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaileen ehun eta hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 2222/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 2416/2019 Ebazpenaren bidez, kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatu zen. Ebazpen hori 2019ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 9koan.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 2724/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 7koan.

Hautaprobak bukatuta, baldintzak frogatzeko epea ireki zen, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 27ko 1783/2020 Ebazpenaren bidez.

Horri dagokionez, kontuan hartu behar da irailaren 16ko 10/2020 Foru Lege Dekretuak ezarritakoa, zeinaren bidez hainbat neurri onetsi baitziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileriari dagokionez. Hala, foru lege dekretu horren 1. artikuluan xedatutakoaren ondorioz, administrari laguntzaile lanpostua C mailan/taldean sartu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan, administrari izendapena hartuta.

Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 2577/2020 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitara eman zen kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamena, probak gainditu dituzten izangaietatik iragarritako lanpostuetan sartzen ahal direnak izenda daitezen, deialdian eskatutako baldintzak betez gero.

Proposatutako izangaien artean Enara Paisán Fernández andrea zegoen, zeinak, ezinbesteko kausa bat dela-eta, eskatu baitzuen –berari dagokionez– eten zedila epe hori, inguruabar hori bukatu arte. Eskaera baietsi zen, deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren babesean, behar bezala justifikatu eta frogatu baitzen ezinbesteko kausa bat zela.

Hori oinarri harturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 336/2021 Ebazpenaren bidez, 133 izangai izendatu ziren, eta, Enara Paisán Fernández andreari dagokionez, epea eten egin zen.

Martxoaren 8an, Enara Paisán Fernández andreak jakinarazi du bukatu dela ezinbesteko kausa hori, eta prozedurak aurrera egitea eskatu du.

Izangai horrek aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan aritzeko gaitasun txosten medikoa egin ondoren, bidezkoa da haren izendapena orain onestea eta garai batean aukeratu zuen lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Enara Paisán Fernández andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrari lanpostuetan aritzeko, eta 69464 lanpostu hutsa esleitzea, C1 euskara maila eskatzen duen lanpostu elebiduna, funtzionarioen araubidekoa. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostua da, destinoa Atarrabian duena.

2. Adieraztea ezen Enara Paisán Fernández andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.

3. Xedatzea ezen izangaiak bere zentroari edo atxikipen esparruari dagokion langileen unitatean jabetu beharko duela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Osasun Departamentu Idazkaritza Tekniko Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko martxoaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2105444