89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

1., 2. eta 3. aldaketak 2020ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2021eko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 2an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-transferentzia

GASTUAK:

1 920000 6240 “Udal ibilgailuaren erosketa”: 14.530 euro.

Partida honen bidez finantzatuko da:

1/1522/6220000 “Inbertsioa etxebizitza publikoetarako eraikinetan”: 14.530 euro.

2/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditua handitzea

GASTUAK:

1 3420 63200 “Inbertsioa igerilekuetan, kirol instalazioetan, pilotalekuko tabernan”: 40.000,00 euro.

Partida honen bidez finantzatuko da:

1 7508002 “Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza berezia Coviderako”: 40.000,00 euro.

3/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

GASTUAK:

1-1522-6220001 “Udaletxeko komunak zaharberritzea”: 21.850 euro.

Partida honen bidez finantzatuko da:

1-7508001 “Despopulazioari aurre egiteko Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 16.518 euro.

1-87000 ”Diruzaintzako gerakina”: 5.332 euro.

Oibarren, 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2105455