87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Ordenantza, administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2021eko urtarrilaren 22an egin ohiko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen. Hona testua:

1. Hasiera batez onestea Aezkoako Batzarre Nagusian Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen ordenantza.

2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, ordenantza hau jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.

3. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, baina horrek ez du baztertzen Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Batzarrearen Ordenantza Orokorrean xedatutakoari jarraikiz, 2021eko martxoaren 15ean eginiko batzarrean aurkeztu zitzaien herritarrei ordenantzaren testua; bertaratuek onetsi egin zuten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Ariben, 2021eko martxoaren 30ean.–Batzarreko burua, Carlos Bueno Reca.

Iragarkiaren kodea: L2105268