87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

673/2021 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak otsailaren 1ean emandako 153/2021 Ebazpenean atzemandako akatsa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen otsailaren 1eko 153/2021 ebazpenaren bidez argitaratu zen bai plantilla organikoa bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen izendapen libreko zuzendaritza karguak betetzen dituzten langile finkoen eta behin-behinekoen zerrenda ere, biak 2020ko abenduaren 31ri dagozkionak.

850 lanpostuaren hizkuntza eskakizunean eta Agirien Kudeaketaren eta Artxibo Nagusiaren Atala izenean akats bana atzeman dira, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 109.2 artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da akatsak zuzentzea.

–“Agiriaren kudeaketaren eta artxibo nagusiaren atala” dioen tokian, honela behar du: “Agirien kudeaketaren eta artxibo nagusiaren atala”.

–850 lanpostuan IC1 hizkuntza eskakizuna sartu.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskuduntzak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen otsailaren 1eko 153/2021 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea honela:

–“Agiriaren kudeaketaren eta artxibo nagusiaren atala” dioen tokian, honela behar du: “Agirien kudeaketaren eta artxibo nagusiaren atala”.

–850 lanpostuan IC1 hizkuntza eskakizuna sartu.

–700 lanpostuaren osagarriak zuzentzea, bateraezintasun osagarrian % 35 adieraziz eta lanpostuko osagarrian % 6,73 dioen tokian % 4,73 jarriz.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko martxoaren 22an.–Ramón Gonzalo García, Errektorea.

Iragarkiaren kodea: F2104888