87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2021ko
zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2021eko ekainaren 1ean bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2021. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2021ko apirilaren 24an pasatuko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2021eko apirilaren 6an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez, N.A.O.

Iragarkiaren kodea: L2105564