87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

950/2021 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniariaren lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 16an emandako 2961/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniariaren lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 8an emandako 361/2021 Ebazpenaren bidez, zuzenean onetsi zen izangai onartuen behin betiko zerrenda, izangai bakarra zuena. Ebazpen hori 2021eko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 3koan.

Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 8an emandako 711/2021 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, izangai bakarrak ez du lanposturik aukeratu. Hortaz, bidezkoa da deialdia bete gabe uztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla Industria ingeniariaren 9 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak, izangai bakarrak ez baitu lanposturik aukeratu.

2. Lekualdatze lehiaketaren ondorioz 9 lanpostu hutsik gelditu dira, I. eranskinean jaso direnak.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuetako Idazkaritza Tekniko Nagusiei, izendaturiko epaimahaikideei eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Industria ingeniariaren lanpostu hutsak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

EREMUA (LEKUALDAKETETARAKO)

HERRIA

ESKUALDEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

8641

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEP.

INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S3 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10984

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEP.

INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S3 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

3903

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEP.

INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S3 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

2614

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEP.

INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S3 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10676

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEP.

INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S3 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

2605

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEP.

BERRIKUNTZAKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

6855

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

INGURUMENEKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

INGELESA, B2

B

6856

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

INGURUMENEKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

INGELESA, B2

B

6934

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP.

INGURUMENEKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F2105443