8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRIBE-ATALLU

Herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Arribe-Atalluko Kontzejuko Kudeaketa batzordeak, 2020ko abenduaren 1ean egin zuen bilkuran, Arribe-Atalluko Kontzejuaren mendiko pisten eta bideen aprobetxamendu berezia arautzen duen ordenantza hasiera batez onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ezean, Ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arribe-Atallun (Araitz), 2020ko abenduaren 17an.–Kontzejuko burua, Jose María Amundarain Aranalde.

Iragarkiaren kodea: L2015650