8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 1312. lurzatian. Hasierako onespena

Zangozako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko abenduaren 17an egin bilkuran, besteak beste, jarraian ageri den erabakia hartu zuen. Hauxe dio haren xedapen zatiak:

1. Hasiera batez onestea Javier Rabal Isok sustatutako xehetasun-azterketa, Zangozako katastroaren planoko 5. poligonoko 1312. lurzatiaren lerrokadurak aldatu eta doitzeko, espedientean den dokumentazioaren arabera.

2. Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, 2021eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2100219