8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, Zuluetako 6. poligonoko 394. lurzatian. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2020ko abenduaren 28ko ebazpenaren bidez,

ERABAKI ZUEN:

1. Hasiera batean onestea Zuluetako 6. poligonoko 394. lurzatiko xehetasun-azterketa, Iñaki Iriarte Eletak eta Ainhoa León Uríok sustatu dutena.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

4. Hasierako onespena jakinaraztea Iñaki Iriarte Eletari eta Ainhoa León Uríori eta lurzati mugakideen jabeei.

5. Txostena eskatzea Iruñerriko Zerbitzuen-Uren Mankomunitateari.

6. Txostena eskatzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, ebatz dezan beharrezkoa ote den abiaraztea ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren izapidea.

Noain Elortzibarren, 2020ko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2016342