8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Kudeaketa-hitzarmena 13. poligonoko 665. lurzatian. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, Alkatetzaren 2020ko azaroaren 30eko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmena 13. poligonoko 665. lurzatian, xede duena bide publikorako lagapenak gauzatzea, bat etorriz udal plan orokorreko lerrokaduren planoarekin. Maderas Ansorena SLk sustatu du.

Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik, eta inork ez duenez alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu, behin betiko onetsirik geratzen da; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.2 artikuluan xedatuakoarekin bat etorriz.

Lekunberrin, 2021eko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2100280