8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantzan. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2020ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantzan.

Aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantzako aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Leitzan, 2020ko abenduaren 31n.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2100062