8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Birzatitzeko proiektua 2. poligonoko 99. lurzatian. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin Osoko Bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2. poligonoko 99. lurzatiko birzatitzeko proiektua, Lurdes Perurena Ayoroak eta Felix Remirez Hoyosek sustatua.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Iturenen, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2100017