8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Aldaketa, Arau Subsidiarioetako determinazio egituratzaileetan. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsi zuen aldaketa Planeamenduko Arau Subsidiarioetako determinazio egituratzaileetan, aparkatzeko sistema orokorra mugatzeko xedez 1. poligonoko 209. lurzatian. Iturengo Udala da espedientearen sustatzailea.

Aipaturiko espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta eskuragarri egonen da udal bulegoetan nahi duenak azter dezan eta bidezko alegazioak aurkez ditzan.

Iturenen, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2100014