8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, Logroño Bidea kaleko 2an igogailua paratzeko desjabetzapenerako, onetsitako Plan Bereziaren exekuzioaren ondorioz. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Ikusirik Lizarrako Udalak, 2020ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, hartutako erabakia, zeinaren bitartez behin betiko onetsi baitzen Plan Berezia, 3,80 m² desjabetzeko herri honetako Logroño Bidea kaleko 2 zenbakidun eraikineko beheko solairuan dagoen lokalean, igogailua paratu ahal izateko. Ikusirik, orobat, espedienteko dokumentazioa, desjabetzapenaren legezko tresna baita, Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Eta 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 81. artikuluan ezarritakoaren babesean: “Desjabetze sistemaren bidez garatu beharreko exekuzio unitateen mugaketak eta hirigintza-planak onetsiz gero, onespenak berarekin ekarriko du obra horiek onura publikokoak direla eta behar diren lur eta eraikinak okupatu behar direla deklaratzea, desjabetzearen edo zortasunak ezartzearen ondorioetarako”.

Horiek horrela, Hiri Plangintzaren eta Proiektu Estrategikoen Informazio Batzordeak emandako aldeko irizpena lagun, nahitaezko desjabetzearen gaineko legedian ezarritakoarekin bat etorriz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22. artikuluan aitortutako eskumena baliatuta,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza, Logroño Bidea kaleko 2rako (Lizarra) onetsitako hiri-jarduketarako plan berezia dela-eta. Helburua da igogailua paratzea eraikin horretan, eta, ondorioz, 3,80 m² desjabetuko dira beheko solairuan dagoen lokalaren guztizko altueratik, erantsitako sabaipean 3,30 m²-ko afektazioa izango du eta 30 cm beheratuko da jatorrizko altuerarekiko.

–Katastroko erreferentzia: 3. poligonoa, 510. lurzatia; 4. SU, 1. UU.

–Erregistroko erreferentzia: 6269. finka, 2316. liburukia, 132. liburua, 89. orria.

–Okupatu beharreko azalera: 3,80 m² desjabetuko dira beheko solairuan dagoen lokalaren guztizko altueratik, erantsitako sabaipean 3,30 m²-ko afektazioa izango du eta 30 cm beheratuko da jatorrizko altuerarekiko.

–Kokalekua: Logroño Bidea kalea, 2.

–Ondasun eta eskubideen titularrak:

  • Delia Gutiérrez Tambo, Laberaen kalexka 26, 4. A - 31200 Lizarra.
  • Bárbara Val Gutiérrez, Txirra Bidea kalea, 13 - 31178 Abartzuza.
  • Gerardo Val Gutiérrez, Laberaen kalexka 26, 4. A - 31200 Lizarra.

2. Erabaki hau jakinaraztea titular ukituei eta jendaurrean jartzea zerrenda hau entitate honetako iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten egunkarietan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 eguneko epean, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten ondasun horien okupazioaren edo eskuragarritasunaren bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz”.

Lizarran, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2100028