8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hirigintza-hitzarmena 76. poligonoko 554. lurzatirako.
Jendaurrean jartzea

Legez ditudan eskumenei jarraikiz, 2021eko urtarrilaren 4an, honako ebazpen hau eman dut:

Hirigintzako Udal aholkulariaren 2012i019. txostena ikusirik eta kontutan izanda Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

XEDATZEN DUT:

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, 20 egunez gutxienez jendeaurrean edukitzeko, Baztango katastroko 76. poligonoko 554. lurzatiari dagokion hirigintza-hitzarmena.

Errekurtsoen araubidea:

Ebazpen honen kontra honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a) Berraztertzeko helegitea, egintza egin duen organo berari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegian/Aretoan, dagokion bezala, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabete bateko epean.

Baztanen, 2021eko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2100195