79. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

9/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez María Rosa Jiménez Marqués andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Araubide Administratiboaren eta Langileen Ataleko buru, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala ezartzen baitu bere bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, izendatua izateko proposatu den pertsona zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularraren adostasuna beharko du. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena, bai Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren adostasuna.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. María Rosa Jiménez Marqués andrea izendatzea, bitarte baterako, Araubide Administratiboaren eta Langileen Ataleko buru, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko. Izendapenak 2021eko martxoaren 22tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko martxoaren 18an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2104679