79. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

35/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Sandra Maison Percaz andrea Nafarroako Estatistika Institutuko Komunikazio Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, ezartzen du beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horren titularraren adostasuna beharko dela.

Espedientean jasotzen dira Osasun Departamentuaren adostasuna eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eman aldeko txostena.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Sandra Maison Percaz andrea izendatzea, bitarte baterako, Nafarroako Estatistika Institutuko Komunikazio Bulegoko buru.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Estatistika Institutuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko martxoaren 15ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2104448