72. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

4/2021 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen gaitasun profesionalaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesten duena. Probak 2021eko otsailaren 19an egin ziren.

Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 6an emandako 23/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen salgaien edo bidaiarien errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen gaitasun profesionalaren agiria lortzeko probetan parte hartzeko, zehazki, 2021. urtean Nafarroako Foru Komunitatean egin behar zirenetan. Ebazpen hori 2020ko 284. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 9koan.

Horretarako izendatutako epaimahaiak 2021eko otsailaren 19an egindako probak gainditu dituzten izangaien zerrenda aurkeztu du.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 5. apartatuak eta Errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu zituen uztailaren 20ko 1032/2007 Errege Dekretuaren 15. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri den izangaien zerrenda onestea. Zerrenda horretan ageri dira errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen gaitasun profesionalaren agiria eskuratu duten izangaiak, 2021eko otsailaren 19an egindako probak gainditu dituztelako.

2. Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko Kudeaketa Atalari agintzea egin ditzala errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien gaitasun profesionalaren agiriak eta eman ditzala behar diren kualifikazio txartelak.

3. Ebazpen hau Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko Kudeaketa Atalari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Garraioetako zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2021eko martxoaren 9an.–Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Santiago Alemán Carrica.

ERANSKINA

Gidarien gaitasun profesionalaren agiria (GPA) lortzeko 2021eko otsailaren 19an egindako azterketa gainditu dutenen zerrenda

DEITURAK

IZENA

MOTA

AGUERRE IRAOLA

XABIER

Salgaiak

ARRIETA FERNANDEZ

AITOR

Salgaiak

BHALLIL

ABDELAZIZ

Salgaiak

BOZA LATORRE

MARINO

Salgaiak

CIERVIDE IBAÑEZ

DANIEL

Salgaiak

CUEVA VINCES

BRIGGETTE

Salgaiak

DE MIGUEL OLALLA

VICENTE

Salgaiak

DERRICHE

LYES

Salgaiak

DOMINGUEZ LOPEZ

JAGOBA

Salgaiak

ECHEVERRIA SENOSIAIN

IVAN

Salgaiak

EL BOUKYLY

AZIZ

Salgaiak

EL HARCHI

SAID

Salgaiak

FONTAO FERNANDEZ

ALBERTO

Salgaiak

GARCIA BASAURI

JON

Salgaiak

GEA GIL

SALVADOR

Salgaiak

GONZALEZ ESARTE

ALBERTO

Salgaiak

IRIARTE ALTZUGARAI

IKER

Salgaiak

IZCO PEREZ

GORKA

Salgaiak

KABA

ABASS

Salgaiak

KOUAM

ANDRE

Salgaiak

LANDER IRISARRI

MARTA

Salgaiak

LAZARO SERRANO

ANTONIO JESUS

Salgaiak

LEZAUN ARCHANCO

ANTONIO

Salgaiak

LLAMAS ROLDAN

MARCOS

Salgaiak

MAYOR BENITO

JAVIER

Salgaiak

MONTOZA DIAZ

INES

Salgaiak

MORILLO SANCHEZ

ADRIAN

Salgaiak

NGADI

ALI

Salgaiak

PALACHI

VADIM

Salgaiak

PIÑEIRO CARBALLES

DARYL

Salgaiak

PIRIZ GONZALEZ

DAVID

Salgaiak

RAMIREZ CORREA

LUIS ALFREDO

Salgaiak

RETETE ACARO

KEVIN

Salgaiak

RIVAS FERNANDEZ

JUAN DIEGO

Salgaiak

RODRIGUEZ PUERTA

JAVIER

Salgaiak

SARDINA GIL

ARKAITZ

Salgaiak

SEMBEROIZ ARAGÜES

JAVIER

Salgaiak

SESMA HERNANDEZ

FRANCISCO JAVIER

Salgaiak

TAYEBI

MOHAMMED

Salgaiak

TERES SERRANO

ALBERTO

Salgaiak

VALENCIA SORIA

DANIEL

Salgaiak

VALENCIA SORIA

JAVIER

Salgaiak

VASILEV VASILEV

IVAN

Salgaiak

VIDAL BARCIA

KETTY

Salgaiak

YAO

JIANHAO

Salgaiak

ZABALZA DE LA PERAL

ASIER

Salgaiak

ZAPATEL GORRAIZ

ANA CARMEN

Salgaiak

AGUIRRE BETELU

ARITZ

Salgaiak (promozioa)

DOMINGUEZ CHILLOGALLI

NARCISA DE JESUS

Salgaiak (promozioa)

GARCIA JIMENEZ

AITOR

Salgaiak (promozioa)

GASTÓN GÓMEZ

DAVID

Salgaiak (promozioa)

PEREZ FUERTES

SERGIO

Salgaiak (promozioa)

TIPAN TACO

CRISTIAN FERNANDO

Salgaiak (promozioa)

BENNOUN

HAJAR

Bidaiariak

CARREÑO IÑIGUEZ

JUNIOR LEONARDO

Bidaiariak

HERRERO BEA

SERGIO

Bidaiariak

FRAOUI AZZOUNI

RABAH

Bidaiariak (promozioa)

MARTIN LACAMBRA

MIREN ITZIAR

Bidaiariak (promozioa)

MONTENEGRO VASQUEZ

JOSE ALEJANDRO

Bidaiariak (promozioa)

QUEZADA PEREZ

JENNY ALEXANDRA

Bidaiariak (promozioa)

Iragarkiaren kodea: F2104382