72. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

820/2021 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen baita 313/2020 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Francisco Juan Zabaleta Zabaleta jaunak jarri zuen, Urtzi Azkona Irurtzun jaunaren izenean eta hura ordezkatuz.

Francisco Juan Zabaleta Zabaleta jaunak, Urtzi Azkona Irurtzun jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 20ko 202E/2020 Ebazpenaren kontra.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Igortzea 313/2020 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Francisco Juan Zabaleta Zabaleta jaunak jarri du, Urtzi Azkona Irurtzun jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta jakinaraztea Francisco Juan Zabaleta Zabaleta jaunari, Urtzi Azkona Irurtzun jaunaren izenean eta hura ordezkatuz aritu baita, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2104792