72. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-765

Nafarroako Errege Bardearen Komunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Nafarroako Errege Bardeako Komunitatea.

–Xedea: ingurumenari buruzko informazioa ematen duen zentro baten hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

–Ur-ibilgua: Ebro ibaia.

–Isurketa eginen den udal-mugartea: Arguedas (Nafarroa).

Komunetako hondakin urek 460 m³-ko gehieneko bolumena dute urtean eta iragazki biologikoa duen hobi septikoan tratatzen dira. Ibilgailuak garbitzetik datozen euri urak (43,2 m³-ko gehieneko bolumena urtean), potentzialki kutsatuak, berriz, hidrokarburoen 1. motako bereizgailuaren bidez tratatzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusteko sarbide telematikoa emanen zaie, tacalidad@chebro.es helbide elektronikoan eskaera egin ondoren, edo aurrez aurre ikusten ahalko dira bulego orduetan Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza); espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopia ere eskura izanen dute Iruñeko bulegoetan (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2021eko martxoaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2104421