72. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

746/2021 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez kargutik kentzen da Joaquín Perfecto San Miguel jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko burua (plantilla organikoan 6800 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario den Joaquín Perfecto San Miguel jauna Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko buru izendatu zen sei urterako; lanpostu hori 6800 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Martxoaren 9ko 55E/2021 Foru Aginduaren bidez, Joaquín Perfecto San Miguel jauna izendatu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buru. Izendapenak 2021eko martxoaren 9tik aurrera ditu ondorioak, 2021eko martxoaren 8a lehenago aipatu burutzan aritzeko azken eguna izanik.

Aipatu deialdiko 15.5 artikuluak ezartzen du ezen merezimendu lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Joaquín Perfecto San Miguel jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko burua (plantilla organikoan 6800 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua). 2021eko martxoaren 8a da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2104483