70. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Udalaren 2021eko plantilla organikoa

Igantziko Udalak, 2021eko urtarrilaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Igantziko Udalaren 2021eko plantilla organikoa. Erabakia 2021eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz, eta jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi zen 2021eko plantilla organikoa.

2021EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

1.–Idazkaria, Arantzako Udalarekin batera, burua Arantzan.

Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 3,72. Lanaldiaren luzapen osagarria: % 5. Bateraezintasun osagarria: % 35. Egoera: hutsik. Euskara maila: 4 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2019ko irailaren 23an egindako txostenaren arabera, Udalak 2020ko urriaren 2an egindako osoko bilkuran berretsia).

2.–Administrari ofiziala.

Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 8,52. Mailako osagarria: % 12. Egoera: jardunean. Euskara maila: 3 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2019ko irailaren 23an egindako txostenaren arabera, Udalak 2020ko urriaren 2an egindako osoko bilkuran berretsia).

3.–Zerbitzu anitzetako arduraduna.

Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 17. Mailako osagarria: % 12. Egoera: jardunean. Euskara maila: 3 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2019ko irailaren 23an egindako txostenaren arabera, Udalak 2020ko urriaren 2an egindako osoko bilkuran berretsia).

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

1.–Jaione Sein Petrikorena.

Maila: C. Gradua: 4. Antzinatasuna: 4 bosturteko. Zerbitzu onartuen data: 1997ko azaroak 10. Lanpostua: administrari-ofiziala. Administrazio egoera: jardunean.

2.–Jokin Zabaleta Zabaleta.

Maila: C. Gradua: 3. Antzinatasuna: 3 bosturteko. Zerbitzu onartuen data: 2005eko irailak 5. Lanpostua: zerbitzu anitzetako arduraduna. Administrazio-egoera: jardunean.

Administrazio araubideko bitarteko langileak.

1.–Nagore Madariaga Iriarte.

Maila: A. Zerbitzu onartuen data: 2020ko irailaren 1a. Lanpostua: idazkari kontu-hartzailea. Administrazio-egoera: jardunean.

Igantzin, 2021eko martxoaren 11n.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2104341