70. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen, aho batez, 2021eko martxoaren 12an egindako bilkuran:

–Hasiera batez onestea Goizuetako Udaleko 2021ko plantilla organikoa eta langileen zerrenda.

Plantilla organikoa jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsita joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikulu hauetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoa 235. artikuluari buruz.

Goizuetan, 2021eko martxoaren 15ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2104770