69. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

592/2021 EBAZPENA, 2021eko martxoaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, akats bat zuzentzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Euskarako oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian –Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko otsailaren 19ko 372/2021 Ebazpenaren bidez onetsia–.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko otsailaren 19ko 372/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Euskarako oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko martxoaren 5ean.

Deialdia argitaratu ondoren, akats bat atzeman da bertan; izan ere, euskarako C1 maila ez da merezimendu gisa baloratzen, deialdian parte hartzeko baldintza gisa baizik, eta horrek aldatu egiten du 2020ko irailaren 18ko Gobernu Kontseiluaren erabaki batean ezarritako proportzionaltasuna, hain zuzen ere Nafarroako Unibertsitate Publikoan Aldi Baterako Enplegua Egonkortzeko Prozesuen Garapenari buruzko Erabakian finkatutakoa. Proportzionaltasun hori deialdia onesten duen ebazpenaren sarreran aipatzen da, bai eta ebazpen horren oinarri den akordio sindikalean ere.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak dioenez, “administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak”.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Puntuen banaketa zuzentzea honako modu honetan:

a) Aipatutako deialdiaren 7.5.2 oinarrian, “Bigarren proba” izenekoan:

Honela dioen tokian:

“Probari dagokion gehieneko puntuazioa 20 puntu da. Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dutenak.”

Honela esan behar du:

“Probari dagokion gehieneko puntuazioa 18 puntu da. Bazterturik geldituko dira gutxienez 9 puntu lortzen ez dutenak.”

b) Aipatutako deialdiaren 7.5.4 oinarrian, “Laugarren proba” izenekoan:

Honela dioen tokian:

“Probari dagokion gehieneko puntuazioa 10 puntu da. Bazterturik geldituko dira gutxienez 5 puntu lortzen ez dutenak.”

Honela esan behar du:

“Probari dagokion gehieneko puntuazioa 8,5 puntu da. Bazterturik geldituko dira gutxienez 4,25 puntu lortzen ez dutenak.”

c) Aipatutako deialdiaren 7.8.2 oinarrian:

Honela dioen tokian:

“Lehiaketaldiaren balorazioa ez da baztertzailea izanen, eta 40 puntu lortzen ahalko dira gehienez.”

Honela esan behar du:

Lehiaketaldiaren balorazioa ez da baztertzailea izanen, eta 28,50 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Deialdian parte hartzeko baldintzak ez dira merezimendu gisa baloratuko.”

d) II. eranskina: Merezimenduen baremoa.

Honela dioen tokian:

“C) Hizkuntzak jakitea: 6 puntu gehienez.”

Honela esan behar du:

“C) Hizkuntzak jakitea: 4,50 puntu gehienez.”

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Euskararako Atal Teknikoari jakinaraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 9an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2104648