66. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Deialdia, udalerriko ostalaritzan kontsumoa sustatzeko bonuetarako dirulaguntzena. Laburpena. Ostalaritzara bideratutako pizgarri ekonomikoen “HOSTECAP” kanpaina

DDBN (identifikazioa): 552508.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin bat (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/552508).

Oinarrien testu osora ere sar daiteke Caparrosoko Udalaren webgunean:

http://www.caparroso.es/CAMPANA-DE-BONOS-HOSTECAP-1.pdf

–Xedea:

Bonu-sistema bat arautzea COVID-19ak eragindako krisia dela-eta ostalaritzako enpresei suspertzen laguntzeko eta Caparrosoko ostalaritzan kontsumoa bultzatu eta indartzeko.

–Laguntzak:

5,00 euroko balioa duten 4.000 “HOSTECAP” bonu jarriko dira salgai; 5,00 euro horietatik erosleak 1,00 euro jarriko du eta 4,00 euro Udalak.

Bonuak Caparrosoko ostalaritza establezimenduetan erabiliko dira, eta horretarako, kanpainara atxikitako taberna-jatetxe bakoitzak ageriko toki batean jarri beharko du kanpaina iragartzeko kartela.

–Bonuak erosteko epea:

hilabeteko epea, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Laguntza jasotzeko baldintzak eta dokumentazioa:

Deialdian jasota daudenak.

Deialdia onetsi zen data: 2021eko martxoaren 5eko osoko bilkura.

Caparroson, 2021eko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2104191