2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan
Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2021eko otsailaren 24an egin osoko bilkuran erabakitakoa betetze aldera, zera jakinarazten da: Lizoainibar-Arriasgoitiko udal-mugartean lurrak dituzten herritarrek 20 egun naturaleko epea dutela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, adierazteko ez daudela ados lurren lagapenarekin, udalerriko belardiak batera errentan emateko, 2022-2032 aldirako.
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Lizoainen, 2021eko martxoaren 8an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2103966