64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2021eko zergak, tasak eta prezioak

Udalak, 2021eko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, erregelamenduan eskatzen den quoruma izanik eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko,

Honako hau onetsi zuen:

1. Zerga tasak, 2021. urterako:

–Hiri zein landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20, katastroko balio gordin berrien gainean.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,00, obraren egiazko kostu osoaren gainean (obra gauzatzeko aurrekontuarena).

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: %10.

2. Ura banatu, saneamendua egin eta zerbitzua emateko 2021erako tasak:

2.1. Horniduraren kuota finkoa. Kontagailuaren diametroaren arabera, hiruhileko bakoitzeko:

–10 mm bitarte: 3,00 euro.

–11tik 15 mm-ra bitarte 3,50 euro.

–16tik 25 mm-ra bitarte: 5,00 euro.

–26tik 40 mm-ra bitarte: 12,10 euro.

–41etik 50 mm-ra bitarte: 13,00 euro.

–51tik 60 mm-ra bitarte: 23,50 euro.

–61 mm-tik goiti: 31,50 euro.

2.2. Saneamenduaren kuota finkoa: 3,00 euro/hiruhilekoa.

2.3. Lotunearen eta hargunearen tasa eta ikuskapena egiteagatik sortutako tasa beren horretan mantentzen dira.

2.4. Horniduraren kuota aldakorra:

–A-1 tarifa: etxeko erabilerarako kontratatutako hornidurak:

  • 60 m³ bitarte: 0,38 euro/m³.
  • 61-80 m³: 0,5 euro/m³.
  • 81-120 m³: 0,84 euro/m³.
  • 120 m³ baino gehiago: 1,27 euro/m³.

–A-2 tarifa: industrian eta merkataritzan erabiltzeko kontratatutako hornidurak:

  • 650 m³ bitarte: 0,43 euro/m³.
  • 651-2.000 m³: 1,14 euro/m³.
  • 2.001-5.000 m³: 1,40 euro/m³.
  • 5.000 m³ baino gehiago: 1,59 euro/m³.

–A-3 tarifa: ezkutuko ur-jarioen ondoriozko kontsumoak: 0,11 euro/m³.

3. 2021. urterako mantentzea auzolanetik libratzeko ordainaren zenbatekoa; diruz ordaindu beharko da, alegia, 40,00 euro auzolan bakoitzeko.

4. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1,1 indizea aplikatzea.

Iturenen, 2021eko martxoaren 4an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2103789