59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea aurrekontua betearazteko oinarrietan, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak ezarritako aldaketetara egokitzeko (Foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatu zuen).

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu. Inork alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da.

Sesman, 2021eko otsailaren 26an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2103308