59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira 2021eko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. 2020ko abenduaren 11ko bilkuran onetsi zen hasiera batean eta jendaurreko epean inork ez zuen erreklamaziorik aurkeztu. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen iragarki-taulan eta 2020ko 299. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 28an.

Hona hemen, kapituluka laburturik:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 280.764,66 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 94.122,60 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 9.450,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 215.152,56 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 23.146,39 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 16.292,77 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 638.928,98 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 323.318,53 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 113.525,45 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 172.885,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 29.200,00 euro.

Gastuak, guztira: 638.928,98 euro.

Aurrekontuaren behin betiko onespenaren kontra, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan aipatzen diren errekurtsoak paratzen ahalko dira, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204. artikuluan xedatuarekin bat.

Arradan (Murillo El Cuende), 2021eko martxoaren 1ean.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2103464