53. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren aurrekontua, hori betearazteko oinarriak eta Kirol Martiket 2015 SL enpresa publikoak aurkezturiko gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoera-orria.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Atarrabian, 2021eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2103270