53. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen plantilla organikoa, ordainsari osagarriak eta langileen zerrendak. Jendaurrean egonen dira Idazkaritzan hogei egun baliodunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko aldia iragaten bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da espedientea.

Lodosan, 2021eko otsailaren 16an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2102675