53. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

491/2021 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait funtzionario izendatzen dituena, administrarien lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 31n emandako 1490/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaileen ehun eta hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 2222/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 2416/2019 Ebazpenaren bidez, kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatu zen. Ebazpen hori 2019ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 9koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 2724/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 7koan.

Hautaprobak bukatuta, baldintzak frogatzeko epea ireki zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 27ko 1783/2020 Ebazpenaren bidez.

Horri dagokionez, kontuan hartu behar da irailaren 16ko 10/2020 Foru Lege Dekretuak ezarritakoa, zeinaren bidez hainbat neurri onetsi baitziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arloan. Izan ere, foru lege dekretu horren 1. artikuluan xedatutakoaren ondorioz, administrari laguntzaile lanpostua C mailan/taldean sartu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan, administrari izendapena hartuta.

Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 2577/2020 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitara eman zen kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamena, probak gainditu dituzten izangaietatik iragarritako lanpostuetan sartzen ahal direnak izenda daitezen, deialdian eskatutako baldintzak betez gero.

Proposatutako izangai batzuek, hots, Manuel Ignacio Muro Sabater jaunak eta Adriana Láinez Carlos andreak eskatu dute, ezinbesteko arrazoiengatik, beraiei dagokienez eten dadila epe hori, alegatutako egoera bukatu arte.

Hori oinarri harturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 336/2021 Ebazpenaren bidez, 133 izangai izendatu ziren, eta, Manuel Ignacio Muro Sabater jaunari eta Adriana Láinez Carlos andreari dagokienez, epea eten egin zen.

Manuel Ignacio Muro Sabater jaunak eta Adriana Láinez Carlos andreak jakinarazi dute bukatu dela ezinbesteko kausa hori, eta prozedurak aurrera egitea eskatuko dute.

Izangai horiek aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan aritzeko gaitasun txosten medikoak egin ondoren, bidezkoa da haien izendapena orain onestea eta garai batean aukeratu zuten lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrari lanpostuetan aritzeko: Manuel Ignacio Muro Sabater jauna, %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenendako erreserba txandakoa; eta Adriana Láinez Carlos andrea, txanda irekikoa.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

Manuel Ignacio Muro Sabater jaunari 60267 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentralei atxikia, destinoa Sarrigurenen duena.

Adriana Láinez Carlos andreari 68793 lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Tuterako “Reina Sofía” ospitaleari atxikia, destinoa Tuteran duena.

3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek atxiki zaien zentroko edo eremuko langileria unitatean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko otsailaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2102977