50. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERATSAIN

Herri-lurretako larreen aprobetxamenduak. Enkante publikoa

Beratsaingo Kontzejuak ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du errentan ateratzeko herri-larreak Beratsainen (Atetz) honako alderdi hauetan: Ertzi, Paretaberri, Orta Beuntza eta Grande.

Hasierako prezioa: 8.000 euro urtean.

Errentamenduaren aldia: 8 urte.

Behin-behineko fidantza: 160 euro.

Baldintza-agiriak udal idazkaritzan daude, interesdunen eskura.

Eskaintzak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaintzak aurkezteko tokia: Atezko Udala, bidezko eguneko 14:00ak arte.

Eskaintzak irekitzea: Nafarroako Gobernuaren Kontratazioaren Atarian iragarriko da.

Beratsainen (Atetz), 2021eko otsailaren 23an.–Kontzejuko burua, Aitor María Egozcue Guerendiain.

Iragarkiaren kodea: L2103094