47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2020ko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean, mankomunitate honen 2021eko aurrekontua, bertan sarturik Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresako gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenak. Horren ondorengo jendaurreko epea iragan da. Jendaurreko epean alegazio bat aurkeztu da. Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2021eko otsailaren 10ean, aurkeztutako alegazioa ezetsi eta behin betiko onetsi zuen Izarbeibarko Mankomunitatearen 2021eko aurrekontua, barne hartzen dituena Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresaren gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenak, baita haren exekuzio oinarriak ere.

Diru-sarreren eta gastuen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.148.150,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 248.957,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10.100,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 162.700,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.569.907,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 218.484,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 2.096.475,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.300,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 249.648,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.569.907,00 euro.

Aurkeztutakoaren arabera, Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL enpresak 1.784.350,00 euroko diru-sarrerak eta gastuak aurreikusten ditu 2021. urterako.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da honako hauek para daitezkeela behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garesen, 2021eko otsailaren 11n.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2102346