2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2021eko aurrekontua. Hasierako onespena
Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2020ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.
Ezkarozen, 2020ko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, Maia Ederra Barber.
Iragarkiaren kodea: L2102486