47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTEKO, CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen Batzarrak, 2021eko otsailaren 11n egin bilkura arruntean, legez eskatzen den gehiengoa zuela, 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa onestea erabaki zuen, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitatearen ediktu-taulan iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar izatea. Hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarrita dagoena (aplikatu beharrekoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak hara igortzen baitu), bai eta 6/1990 Legearen 271. artikuluan ezarritakoa ere.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu lege-manuak bete daitezen.

Cintruenigon, 2021eko otsailaren 12an.–Mankomunitateko burua, José Yanguas Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2102476