2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
2021eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Deierriko Udalak, 2021eko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2021eko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aritzalan (Deierri), 2021eko otsailaren 15ean.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.
Iragarkiaren kodea: L2102567