47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alokairu sozialerako etxebizitzen hilabeteko alokairuen prezioak. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2021eko otsailaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen alokairu sozialerako etxebizitzen hilabeteko alokairuen prezioak.

168/2020 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da isilbidez.

Uharten, 2021eko otsailaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2102240