47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 62. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzak 2021eko otsailaren 11n emandako Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Manuel Catenak sustatutako xehetasun-azterketa bat, Biurrungo 3. poligonoko 62. lurzatirako, xede duena ezartzea lerrokadurak eta altuerak, ahalbidetuko dutenak lurzatian geratzen den eraikigarritasuna gauzatzea, espazio horretan sartuta Udalak legeztatzea exijitu duen bolumen exekutatua.

Iragarki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (www.biurrun-olcoz.es), eta espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin; aipatutako legegintzako foru dekretuaren bidez, onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera bitartean, 8:30etik 14:30era.

Biurrun-Olkotzen, 2021eko otsailaren 12an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2102502