47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Informazio batzordeetako burutzetan aritzeko eskuordetzea

Berriozarko Udaleko alkateak, 2021eko otsailaren 8an, honako ebazpen hau (20210086) eman zuen:

“Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9. artikuluan eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Errebokatzea Gizarte Ekintzako Informazio Batzordearen eta Ingurumeneko eta Klima Aldaketako Informazio Batzordearen burutzetan aritzeko eskuordetzeak, Alkatetzaren 2019ko uztailaren 24ko 20190428 Ebazpenaren bidez egin zirenak.

Bigarrena.–Ezekiel Martin Muxikari eskuordetzea Gizarte Ekintzako Informazio Batzordearen burutza.

Hirugarrena.–M.ª Carmen Nadales Ramírezi eskuordetzea Ingurumeneko eta Klima Aldaketako Informazio Batzordearen burutza.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten.

Bosgarrena.–Aipatu eskuordetzen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta, orobat, Berriozarko Udalaren webgunean argitaratzea.

Seigarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehenbiziko bilkuran.

Zazpigarrena.–Eskuordetzeek indarra hartuko dute ebazpen honen biharamunean.”

Berriozarren, 2021eko otsailaren 9an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2102186