47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERBINTZANA

2021. urterako lan publikoaren eskaintza

Berbintzanako Udalak, 2020ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, 2021eko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen, eta Alkatetzak, horretan oinarrituz, 5/2021 Ebazpena eman zuen, urtarrilaren 11n. Honela dio:

Ikusirik Udalaren txosten teknikoak, eta kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.g) artikuluak xedatzen duela Alkatetzaren eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea 2021erako lan publikoaren eskaintza, ondotik ematen dena, dagokion aurrekontu-zuzkidurarekin (6/2018 Legean ezarritakoari jarraikiz), bete dadin behar diren hautaproben bitartez:

–Lanpostu zenbakia: 3-B 2.

–Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako peoia.

–Lanpostu kopurua: 1.

–Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Araubide juridikoa: funtzionarioa.

–Maila: D.

2. Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aldez aurreko urrats gisa, gero hautapen prozeduren deialdiak egiteko.

Berbintzanan, 2021eko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2101953