47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko hogeita lau lanpostu oposizio bidez betetzeko. Bigarren izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2078/2020 Ebazpenaren eta azaroaren 9ko 2632/2020 Ebazpenaren bidez, hogeita lau izangai izendatu ziren funtzionario.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 3017/2020 Ebazpenaren bidez, igoera txandan gainditu zutenen zerrendan hurrengoak izateagatik proposatutako 6 izangaiak izendatu ziren. Ebazpen hori 2021eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ekoan.

Ezarrita zegoen epearen barrenean, María del Puy Sánchez Serrano andreari, Miguel Cobo De la Fuente jaunari, Miguel Ángel Huarte Huarte jaunari, Juan José Calavia Ruiz jaunari eta Rhut Sanz Marín andreari (denak igoera txandako izangaiak), etxezain lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zaie, lanpostuaren jabetza-hartzearen egunetik beretik, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean lanpostu finko batean ari baitziren lanean.

Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen, izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Hori guztia kontuan harturik, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea berriz María José García Larrea, María Teresa Aldaba Legaspi, María Cristina Mayor Arzoz, Luis Ramón Larrañeta Oyarzun eta Rosa María Martínez Arnedo jaun-andreekin, hautapen prozesua gainditu, eta aurreko izendapen proposamenean sartutako izangaien atzetik dauden hurrengo izangaiak direlako igoera txandako zerrendan.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2021eko otsailaren 11n.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2102610